XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baziren bi egun indiarrak karabanari jarraitzen ziotela.

Tranpa jartzeko unearen zain zeuden.

Belarra altua zen eta ez zen ezer ikusten. Nabari bai ordea.

Emakumeak aieneka zeuden eta haurrak negarrez.

Ekin eta ekin zaldiei.

Baina hauek ezin zuten azkarrago joan.

- Noiz hasiko gara disparatzen - zioen Harrisek.

- Desiratzen nago.

- Baita ni ere - indiar-agenteak.

- Orain hasiko gara.

Altxa zuen fusila eta esaten die: - Burura apuntatu! Eta Laino Gorri Minnehahari: Ez dira guretarrak. Cheyenne tribukoak dira!.

- Baina gure lagunak dira eta ez digute okerrik egingo.

- Lagunak, eta zakurraren putza. Balek ez dute lagunik.